XAKEKO MUNDUKO KOPA.
(2013ko abuztuaren 11tik
irailaren 3ra, Norvegiako Tromso hirian).
2013-09-02: FINALEKO LAUGARREN
PARTIDA.
Dmitry Andreikin (Errusia) (2.716) – Vladimir Kramnik (Errusia) (2.784):
0’5-0’5.
Orotara,
Vladimir Kramnik (Errusia)
(2.784) – Dmitry Andreikin (Errusia) (2.716): 2’5-1’5.
Vladimir Kramnik errusiarrak Xakeko
Munduko Kopa irabazi du, beraz.
Finalean lau partida izan
dira, 90 minutukoak, gehi 30 segundo jokaldiko.
VLADIMIR KRAMNIK: HOR DAGO BETI.
Vladimir Kramnik
errusiarrak 38 urte ditu. Zazpi xakelari gainditu behar izan ditu Xakeko
Munduko Kopan garaile izateko: Guillan Bwalya (Zambia), Mikhail Kobalia
(Errusia, 2.651), Alexander Areshchenko (Ukrania, 2.709), Vassily Ivanchuk
(Ukrania, 2.725), Anton Korobov (Errusia, 2.720), Maxime Vachier-Lagrave
(Frantzia, 2.719) eta Dmitry Andreikin (Errusia, 2.709).
Errusiako Tuapse hirian
jaio zen Vladimir Borisovich Kramnik, 1975eko ekainaren 25ean. Hiru aldiz izan
da Munduko txapeldun (haietako bi, modu ez ofizialean, PCAko txapeldun gisa).
Palmares oso oparoa dauka. 1991n, 18 urtez azpiko munduko txapeldun ere izan
zen.
Posizioko jokoa
erabiltzen du, oso defentsa onarekin. Posizio sendoetatik abiatuta ematen ditu
bere kolpeak, kontraerasoen bidez.
PCAko Munduko
Txapelketako Finalean Gari Kasparov gainditzea izan da bere arrakastarik
handiena. Beste inork ez zuen Kasparov garaitzerik lortu.
Dmitry Andreikin 23 urte
ditu. Errusiako Riazan hirian jaio zen, 1990eko otsailaren 5ean. 2013ko
uztailean 2.727 puntu zituen bere FIDE eloan (bere sabaia).
XAKEKO MUNDUKO KOPAKO HISTORIA.
2005ean: Levon Aronian (Ukrania), txapeldun; Ruslan Ponomariov (Ukrania), bigarren; Etienne Bacrot (Frantzia), hirugarren; Alexander Grischuk (Errusia),
laugarren.
2007an: Gata Kamsky (Estatu Batuak),
txapeldun; Alexei Shirov (Letonia,
Espainiako nazionalitatekoa), bigarren; Sergey
Karjakin (Errusia) eta Magnus
Carlssen (Norvegia), finalerdietara iritsi zirenak.
2009an: Boris Gelfand (Israel), txapeldun; Ruslan Ponomariov (Ukrania), bigarren; Sergey Karjakin (Errusia) eta Vladimir Malakhov (Errusia),
finalerdietara iritsi zirenak.
2011n: Peter Svidler (Errusia), txapeldun; Alexander Grischuk (Errusia), bigarren;
Vassily Ivanchuk (Ukrania),
hirugarren; Ruslan Ponomariov
(Ukrania), laugarren.
2013an: Vladimir Kramnik (Errusia),
txapeldun; Dmitry Andreikin
(Errusia), bigarren; Maxime
Vachier-Lagrave (Frantzia) eta Evgeny
Tomashevsky (Errusia), finalerdietara iritsi zirenak.
2013-09-02.
Iturria: "http://www.chessworldcup2013.com/live" webgunea.